QUEERZINEMA heldu da Civivoxera: zinema, aniztasuna eta solasaldiak

Tumatxa Gazteak

Astelehen honetan hasiko da QUEERZINEMA zikloa Civivox Iturraman. Zinema eta eztabaida uztartzen dituen proposamena da, Harrotu zerbitzuak antolatua, sexu eta genero aniztasunari buruzko istorioak pantaila handira ekartzeko.

Zikloa 18 urtetik goitiko publikoarendako da, eta otsailetik maiatzera bitartean sei saio izanen ditu: hiru film, bi dokumental eta film labur bat.

Lehen proiekzioa otsailaren 9an izanen da: “Happy together” (Hong Kong, 1997). Wong Kar-Wai zuzendariaren drama erromantiko ezagunak bikote homosexual baten harremana kontatzen du Argentinan girotuta. Film honek Cannesen Zuzendari Onenaren Saria eman zion egileari.

Saio guztiak 19:00etan izanen dira, Civivox Iturraman.

Zikloa Juan Arteaga Villar kazetariak koordinatzen du, eta helburua da LGTBI+ eta queer zinemaren aniztasuna erakustea, identitate eta harreman desberdinei ikusgarritasuna emanez.

Gainera, aurreiritziak hausteko eta hausnarketarako espazioa sortzeko asmoz antolatu dute.

Iazko arrakastaren ondotik, aurten bigarren edizioa egin dute.

Egitarauan izanen dira:

  • “Lemebel” dokumentala (otsailak 23)
  • “80 egunean” euskal filma (martxoak 9)
  • “Vestida de azul” dokumentala (martxoak 23)
  • “Looking for Langston” film laburra (apirilak 20)
  • eta “Joven y alocada” (maiatzak 4)

Saio guztiak dohainik dira, baina aurrez tokia erreserbatu behar da:

  • 010 telefonoan
  • Civivox zentroetan
  • edo pamplonaescultura.es webgunean

Zinema bidez bertze errealitate eta identitate batzuk ezagutu nahi badituzu, QUEERZINEMA aukera ederra izan daiteke hilabete hauetarako.

Erlazionatutako sarrerak