Iruña Open 2026 Rubik txapelketa, Gazte Etxean!

Tumatxa Gazteak

Prest kubo, kolore eta buru-hauste artean murgiltzeko? Bihar, martxoaren 13an, ostiralez, Gazte Etxea giro bereziz beteko da Rubik kuboari buruzko doako tailerrarekin. Saioa 18:00etatik 20:00etara izanen da, eta 12 eta 30 urte arteko gazteendako prestatua dago.

Tailerrean Rubik kuboa muntatzen ikasten ahalko da, pausoz pauso. Gainera, Iruña Open 2026 txapelketako parte-hartzaileek erakustaldi ireki bat eginen dute, euren abiadura eta trebetasuna zuzenean erakutsiz.

Saioa Alejandro Nicolay WCAko ordezkariak eta Irene Fraile AESeko kideak gidatuko dute. Biek speedcubing munduko trikimailu eta sekretu batzuk partekatuko dituzte parte-hartzaileekin.

Eta bada sorpresa gehiago ere: tailerrera joaten direnek Rubik kubo bana eramanen dute etxera, praktikatzen segitzeko.

Ekitaldi hau asteburuan eginen den Iruña Open 2026 txapelketaren atarikoa izanen da. Txapelketan sei modalitatetako probak jokatuko dituzte, eta Rubik zaleendako ezinbertzeko hitzordua izanen da.

Gainera, kubo erraldoi baten pisua asmatzeko lehiaketa ere antolatu dute. Gehien hurbiltzen denak Rubik markako produktuen lote bat irabaziko du.

Aurten txapelketak hamargarren edizioa beteko du, eta World Cube Association-ekin elkarlanean antolatu dute. Guztira, sei herrialdetako 64 parte-hartzaile ariko dira lehian, tartean Álex Rosado eta Aratz Larruzea bezalako speedcubing munduko crack ezagunak.

Lortzen diren markak ofizialki erregistratuko dituzte.

Eta onena: sarrera dohainik izanen da bi egunetan, eta ez da adin-mugarik izanen. Beraz, kuboen mundua gustuko baduzu edo giro polita bizitu nahi baduzu, baduzu plana asteburu honetarako!

Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu

Erlazionatutako sarrerak