Etorkizuneko abokatuek diplomak jaso dituzte Iruñean

Tumatxa Gazteak

Gaur goizean, 15 ikaslek diplomak jaso dituzte Iruñean, 2025-2026 ikasturtean egindako praktikengatik. Gazteak Nafarroako Unibertsitatetik, NUPetik eta Abokatuen Sarbiderako Masterretik etorriak dira, eta azken hilabeteotan praktikak egin dituzte Iruñeko Gaztediaren Etxeko aholkularitza juridikoetan.

Praktiketan, gazteek aholkularitza juridiko orokorrean, elkartegintzan eta ekintzailetzarekin lotutako gaietan aritu dira lanean, gazteei laguntza eta orientazioa emanez.

Diplomak banatzeko ekitaldian izan dira Mikel Armendáriz Barnechea Iruñeko Gazteriako zinegotzia, Javier Fajardo Fernández Nafarroako Unibertsitateko ordezkaria, Aritz Romeo Ruiz NUPeko idazkaria eta Fernando Azagra Díaz, NUPeko Masterreko eta Iruñeko Abokatuen Elkargoko praktiken arduraduna.

Programa hau ez da berria: 1992an abiatu zen, eta urteekin handitzen eta egokitzen joan da, gero eta arlo gehiago eskainiz eta gazte gehiagori esperientzia profesionala emanez.

Parte hartu duten ikasleen artean izan dira, bertzeak bertze, Saioa Alemán Rodrigo eta Inés Alonso Rodríguez.

Gainera, praktikak egiteaz gain, ikasleek hitzaldiak antolatu dituzte eta gazteendako material informatiboa prestatu dute.

Aurten, bereziki, “Derecho de Fiesta, Sanferminetako begirada juridiko gaztea” erakusketa sortu dute. Erakusketa Iruñeko Gaztediaren Etxean ikus daiteke, eta gainera, informazio osagarria duen dosierra deskargatzen ahal da www.pamplonajoven.es webgunean.

Legearen mundua gustuko duten gazteendako, horrelako praktikek benetako esperientzia eta lehen harremanak eskaintzen dituzte lan munduarekin.

Erlazionatutako sarrerak