Ikasi elikagaiak manipulatzen Ezkerraldean 🍴

Tumatxa Gazteak

👩‍🍳 30 urtetik beherakoa bazara eta Ezkerraldean bizi bazara, adi plan honeri. Ezkerraldea Gaztedik elikagaien manipulazino ikastaroa antolatu dau, arrisku altuko elikagaiak eta alergenoak lantzeko prestakuntzeagaz.

📍 Ikastaroa maiatzaren 15ean, barikuan, egingo da Sestaoko Gaztegunean, 16:00etatik 20:00etara.

💡 Ostalaritza, merkataritza edo elikaduragaz lotutako lanetan ibili gura badozu, prestakuntza hau oso erabilgarria izan leiteke zuretzat.

🙌 Parte hartzea doakoa izango da, baina plaza gordeteko 10 euroko fidantzea itxi beharko da.

⏳ Ez galdu aukerea eta emon izena lehenbailehen!

Erlazionatutako sarrerak