Guggenheim New Yorken praktikak egiteko aukera

Tumatxa Gazteak

Artearen eta kulturaren munduan esperientzia internazionala lortu nahi duzu? Basque Internships programak aukera paregabea eskaintzen du New Yorkeko Guggenheim Museoan praktikak egiteko.

Deialdia bereziki zuzenduta dago gradu bateko azken ikasturtean dauden ikasleei, master bat egiten ari direnei edo lizentziatu berriei, betiere ingeles maila altua badute, ahoz zein idatziz.

Praktikaldian zehar, parte-hartzaileek museoko hainbat proiektutan lan egiteko aukera izanen dute, beste sail batzuekin elkarlanean arituko dira eta, gainera, New Yorkeko galeria, bilduma pribatu, enkante-etxe eta museoetara bisitak eginen dituzte.

💵 Hautatutako pertsonek 6.000 dolarreko laguntza ekonomikoa jasoko dute.

📅 Praktiken epea: 2026ko urriaren 5etik abenduaren 11ra
📅 Eskaerak aurkezteko azken eguna: apirilak 12

Nazioarteko esperientzia eskuratu, artearen sektorea barrutik ezagutu eta zure curriculuma indartzeko aukera bikaina izan daiteke 🗽🎨.

Erlazionatutako sarrerak