Gazte Kultur Bonoa 2026: kulturaz gozatzeko 400 euro

18 urte beteko dituzten gazteek berriz ere izanen dute Gazte Kultur Bonoa (Bono Cultural Joven) eskatzeko aukera. 2026ko edizioak berrikuntza batzuk ekarri ditu: hemendik aitzina, dirua ez da bakarrik kontzertu, zinema edo liburuetan erabiltzen ahal, baita musika tresnak, material artistikoa edo kultura eta arteari lotutako ikastaroak ordaintzeko ere.

Laguntza 400 eurokoa da, eta Espainiako Estatuan bizi diren eta 18 urte betetzen dituzten gazteendako da. Orain arte bezala, dirua hainbat ataletan banatzen ahal da: zuzeneko kultur ekitaldiak, produktu fisikoak edo plataforma digitalak. Baina 2026an aukera berria izanen da: 400 euro guztiak sorkuntzarekin lotutako gastuetara bideratzea.

Adibidez, bonoa erabiltzen ahalko da:
Kontzertuetarako sarreretan,
-Liburuetan eta bideojokoetan,
–Spotify edo Netflix gisako plataformetan,
-Edo kamera, partitura eta musika tresnetan.

Eskabidea egiteko, beharrezkoa izanen da kontu bat sortzea Bonoaren webgunean eta identifikazio digitala edukitzea, hala nola Cl@ve edo ziurtagiri digitala. 2026ko epeak oraindik ez dituzte zehaztu, baina informazioa laster argitaratuko dute web ofizialean.

Azken edizioan, 363.000 gaztek baino gehiagok jaso zuten laguntza.

Erlazionatutako sarrerak