Kultura bikoitza, abantaila bikoitzak Bizkaian
Tumatxa Gazteak
Musika eta museoak gustuko badituzu, albiste ona dago zuretzat. Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) eta Bizkaiko Foru Museoak elkartu dira “Kultura artearen grinaz” kanpaina martxan jartzeko.
Ekimen honen bidez, foru-museoak bisitatzen dituztenek edo BOSen 2025-2026 denboraldiko kontzertuetara joaten direnek hainbat abantaila esklusibo eskuratu ahal izango dituzte.
🎻 Deskontuak BOSen kontzertuetarako sarreretan
🏛️ 2×1 promozioak aukeratutako foru-museoetan
📅 Kanpaina 2026ko ekainaren 30era arte egonen da indarrean
Helburua da kultura modu errazagoan eta erakargarriagoan hurbiltzea herritarrengana, eta, aldi berean, musikaren eta ondarearen arteko lotura indartzea.
Kontzertu batera joateko edo museo bat bisitatzeko aitzakia bila bazabiltza, hau aukera ona izan daiteke Bizkaiko kultur eskaintza prezio hobean ezagutzeko 🎼✨.
