Denboraren misterioa eta deskontuak Gazte Txartelarekin

Tumatxa Gazteak

Antzerki zaleendako proposamen interesgarria dator Nafarroako Antzerki Eskolara. Gainera, Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen jabeek— 5 euroko deskontu zuzena izanen dute sarreraren prezioan.

Istorioak 1919ko Ingalaterrara eramaten gaitu. Conway familia urtebetetze festa batean elkartzen da, Gerra Handiaren ondotik etorkizun oparo eta itxaropentsu bati begira. Baina J. B. Priestley idazleak denboraren inguruko gogoeta sakona proposatzen du, iragana, oraina eta etorkizuna lotzen dituen kontakizun berezi baten bidez.

Lanaren muinean dago galdera bat: benetan lineala al da denbora, ala dena batera existitzen da?

Antzezle taldean ariko dira:
Angela Usoz, Ibai Baztán, Iñaki Hulsman, Karen Errea, Laura Bea, Laura Montes, Marta Roig, Nicolás Garrido, Nuria Febrer eta Pantxo Capitani.

Zuzendaritza Josune Iglesiasen esku dago, eta talde artistikoa osatzen dute, bertzeak bertze, Andrea Amorena (argiztapena), Jose Montes (soinua) eta Teatro en la Chácena (eszenografia).

Emanaldiak

  • Maiatzaren 16an, larunbata, 19:30ean
  • Maiatzaren 17an, igandea, 18:00etan

Gazte Txartelaren deskontuari buruz

  • Sarrerak leihatilan bakarrik eros daitezke.
  • Deskontua Gazte Txartelaren titularrendako da soilik.
  • Bono kopurua mugatua da.
  • Sartzerakoan txartela erakutsi beharko da.
  • Bonuak agortuz gero, ohiko tarifak aplikatuko dira.

Ikuskizunari buruzko informazio gehiago Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean aurkitzen ahal da.

Harremanetarako:
carnejoven@navarra.es

Informazio gehiago:
juventudnavarra.es/eu

Antzerki klasikoa, familia istorioak eta denboraren inguruko misterioak gustuko badituzu, hitzordu ederra izanen duzu maiatz honetan Iruñean.

Erlazionatutako sarrerak