Barreak ziurtatuta: 5 euroko deskontua Turno de Noche – Comedy Show ikuskizunerako

Tumatxa Gazteak

Umore ona gustuko baduzu, adi! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek, baita Nafarroan bizi diren bertze autonomia-erkidego edo Europako herrialde batzuetako gazte txarteldunek ere, 5 euroko deskontu zuzena dute Turno de Noche – Comedy Show ikuskizunerako.

Ikuskizunak late night show baten giroa eta bakarrizketa gau baten energia uztartzen ditu. Horren guztiaren gidari Charlie Díaz izanen da, eta harekin batera ariko dira Niko Urmeneta, Iván Rodríguez eta Sergi Francin komikoak. Gainera, saio honek gonbidatu berezi bat izanen du: Jaime Caravaca.

Elkarrizketak, sketchak, bakarrizketak eta ustekabeak ez dira faltako. Umore fresko eta hurbila, lagunekin arratsalde edo gau dibertigarri bat pasatzeko aproposa.

Antzezleak: Charlie Díaz, Niko Urmeneta, Iván Rodríguez, Sergi Francin eta Jaime Caravaca (gonbidatua).

Deskontuari buruz jakin beharrekoa

  • Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan erosi behar dira.
  • Deskontua Europako Gazte Txartelaren titularrendako da soilik.
  • Bonuen kopurua mugatua da.
  • Sartzean Gazte Txartela erakutsi beharko da.

Zure jarduera gustukoenak gordetzeko aukera ere baduzu Nafarroako Europako Gazte Txartelaren APPean.

Harremanetarako:
carnejoven@navarra.es

Informazio gehiago:
juventudnavarra.es/eu

Prest algaraka hasteko? Aprobetxatu deskontua eta ez galdu umore gau berezi hau! 🎤😂

Erlazionatutako sarrerak