Bisai – Hemen naiz: hemen daude, indarrez

Bisai Nafarroatik datorren talde berria da, eta 2024 hasieran sortu zirenetik argi izan dute zer esan nahi zuten: hemen daude, eta zer kontatua badute. Abestiak konposatzen hasi bezain pronto sartu ziren Berako MIK estudioan, Mikel Irazokiren gidaritzapean, euren lehen estudioko lana grabatzera: Hemen naiz.

Taldearen lehen kontzertua 2024ko abenduaren 25ean eman zuten, eta hortik aurrera dena azkar joan da. Lan honen bueltan hiru single kaleratu dituzte, eta are gehiago: abestiek osatzen duten unibertsoa bideoklip bidezko “laburmetrai” batean bildu dute, diskoaren ardatz kontzeptuala ikus-entzunezko formatura eramanez.

Azkenik, Hemen naiz diskoa osorik 2025eko ekainaren 6an kaleratu dute. Lehen lana izan arren, nortasuna, intentzioa eta anbizioa darizkio alde guztietatik.

“Hemen naiz, hemen gaude, gu gara Bisai”. Eta bai: iritsi dira geratzeko.

Erlazionatutako sarrerak