Arima – Ez dago amor: zarata, tentsioa eta erraietatik sortutako soinua

Ez dago amor Arimaren laugarren diskoa da, eta orain arteko urratsik ausartena. Paule Bilbaok 2018an abiatu zuen bakarkako proiektu honek beste bira bat eman du: shoegaze eta post-rock atmosferikoetatik aldendu, eta lurralde industrial, ilun eta zaratatsuagoetara salto eginez. Hemen protagonista dira noisea, ambienta eta tentsio elektrikoa.

Sei abestiz osatutako LP hau Bilbaok berak konposatu eta idatzi du, eta haustura artistiko argia da: hizkuntza zuzenagoa, gordina eta erraietakoa esploratzen du. Diskoan Josu Gonzalez, Gontzal Bilbao eta Enrico Varagnolo aritu dira, nahiz eta zuzenekoetarako taldean aldaketak egongo diren.

Lana 2025eko udaberrian grabatu zen Bonberenean, Karlos Osinagaren “Txap” gidaritzapean, ekoizpenetik masterizazioraino. Gainera, bi zigilu indartsuren babesarekin dator: Bonberenea Ekintzak eta Aloud Music.

Ez dago amorrekin, Arimak atzean uzten du aurreko diskoen izaera etereoa eta melodikoa, eta arrisku artistikoa besarkatzen du buru-belarri. Soinu gordinagoa, biziagoa eta benetakoa. Entzuteko prest?

Erlazionatutako sarrerak