NHIL – Etxea: pop soul sofistikatua etxe berrian

NHIL taldeak hirugarren diskoa kaleratzera doa: Etxea, eta ez da edonolako pausoa. Zortzi urteko ibilbidearen ondoren (Aztarnak eta Bizi Bagina Bezala atzean utzita), Aretxabaletako seikoteak aro berri bati ekin dio, bai estiloan bai formazioan. Diskoa irailaren 9an entzungai egongo da, eta irailaren 12an aurkezpen kontzertua egingo dute jaioterrian, Aretxabaletan.

Sara Alonso abeslari eta piano-jotzaileak dioen bezala, helburua “etxe goxo bat eraikitzea” izan da. Etxea diskoa trantsizionala da: Beñat Arrieta eta Lia Garai taldea utzi dute, eta haien ordez Peio Uribetxeberria eta Irene Ruiz de Asturi sartu dira. Abestiak aurreko kideekin sortuak dira, baina grabazioetan formazio berria ere egon da.

Estiloari dagokionez, NHILek bere soinua “pop soul sofistikatua” bezala definitzen du. Popa da oinarria, baina komertzialetik urrun, soularen ukituarekin eta melodia zainduekin. Erreferentzia berriak? Olivia Dean, The Brook eta The Bluff.

Disko honek azken urteetako bidaia laburbiltzen du. Eta bai: etxe berri honek ateak zabalik dit

Erlazionatutako sarrerak