Jurgi Ekiza berriro bakarka: Argitzala, argiaren eta itzalaren arteko bidaia

Willis Drummond taldearen etenaldi aprobetxatuz, Jurgi Ekizak bigarren disko bakarkakoa kaleratu du: Argitzala. Autoeditatutako lana da, eta 2025eko euskal albumik onenen artean sartzeko modukoa. Izenburuak berak ematen du pistarik: argia eta itzala hitzak uztartzen ditu, disko osoaren espiritua bezala.

Ekizak berak egin du dena: konposizioa, instrumentuak, grabaketa, nahasketa eta masterizazioa, Hazparneko bere estudioan eta Polinesian (Punaaula). Azal ikusgarria Sarah Labonnek sortu du collage formatuan. Musikari dagokionez, 11 kantek kontrasteetan jokatzen dute: A alde esperimentalagoa da, sintetizadoreak, elektronika eta autotunea erabiliz (oso berezia da “Kontakizunetik At”); B aldeak, berriz, rock eta grunge kutsu gehiago ditu, Ekizaren ohiko unibertsoan kokatuz.

Diskoan emozio pertsonalez hitz egiten du: une ilunak eta argitsuak nahasten dira, batzuetan amaiera epikoekin (“Haizea”, “Xira”). Titulu-kantan, “Argitzala”, bi alde horiek talka egiten dute: gitarra elektrikoak, giro sakonak eta intentsitate handia.

Zuzenekoetan aurkeztuko du diskoa azarora Euskal Herrian barrena.

Erlazionatutako sarrerak