Ezagutu zure eskubideak: enpleguari eta etxebizitzari buruzko tailerrak
Lan-kontratu bat sinatzea, alokairu baten baldintzak ulertzea edo kaleratze baten aurrean zer egin jakitea ez da beti erraza. Horregatik, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak gazteei zuzendutako tailer juridikoen ziklo berria jarri du martxan, enpleguari eta etxebizitzari lotutako zalantzak argitzeko eta segurtasunez erabakiak hartzen laguntzeko.
Tailerrak doakoak eta elebidunak dira, eta ikuspegi praktikoa dute. Zuzenbidean adituak diren profesionalek oinarrizko kontzeptuak azalduko dituzte, baina batez ere, benetako egoeretan pentsatzeko eta galderei erantzuteko gunea izango dira. Badakigu lehen lanak, alokairu-kontratuak edo emantzipazioa erronka handiak direla, eta informazioa izatea funtsezkoa dela arazoak saihesteko.
Programa bi tailerretan banatuta dago: bat enpleguari buruzkoa eta bestea etxebizitzari buruzkoa. Tailer bakoitzak bi saio ditu, asteazkenetan egingo direnak, 17:30etik 19:00etara, Landatxo gizarte etxean. Lehen saioan oinarriak eta zalantza orokorrak landuko dira; bigarrenean, berriz, kasu praktikoak, egoera zehatzak eta dinamika parte-hartzaileak.
16 eta 35 urte bitarteko Gasteizko gazte guztiek parte har dezakete. Tailer hauek aukera bikaina dira eskubideak ezagutzeko, emantzipazio-prozesuan segurtasuna irabazteko eta beste gazteekin esperientziak partekatzeko. Izena ematea erraza da, eta informazio gehiago nahi izanez gero, planjoven@vitoria-gasteiz.org helbidera idatzi daiteke. Ez galdu aukera: zure eskubideak ezagutzea da lehen pausoa.
