Zinema euro baten truke Gabonetan Iruñean
Iruñeko Udalak 1.500 zinema-bonu jarriko ditu salgai euro baten truke, 1995etik 2011ra bitartean jaiotako gazteentzat.
Abenduaren 9an, asteartea, 16:00etatik aurrera, Gazteriaren Etxean hasiko da euro bateko zinema-bonuen banaketa. Guztira 1.500 sarrera egongo dira eskuragarri, Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinemetan erabiltzeko, abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra bitartean.
Bonuak Iruñean erroldatuta dauden eta 1995 eta 2011 artean jaiotako gazteentzat dira, eta gehienez bi eskuratu ahal izango dira pertsonako. Aurrez aurre banatuko dira, eskariaren arabera eta aleak agortu arte. Salbuespenez, beste pertsona batzuentzat ere har daitezke, arrazoia justifikatuta eta NANa aurkeztuta.
Gainera, Gabonetarako, Gazteriaren Etxeak 26 tailer eta jarduera antolatu ditu: film laburren sorkuntza, “buy nothing” opariak, aisialdi arratsaldeak, bideojoko txapelketak, bakarrizketak edo Gabonetako sukaldaritza. Izen-ematea abenduaren 9tik 15era egongo da zabalik.
