2025eko Gazte Eguna Taxoaren
2025-4-22
Aurten ere, maiatzaren 3an, Taxoaren ospatuko da Gazte Eguna, Gaztearan Gazte Elkarteak eta Ibarreko Gazteria Zerbitzuak antolatuta. Egun osoko programa prestatu dute ibarreko gazteentzako: goizeko 11etan hamaiketako herrikoi batekin hasiko gara, eta arratsaldean autogestionatutako bazkaria izango da, Irulegi txarangaren musikarekin girotua.
Jolas eta ekintza ugari egongo dira arratsaldean, eta batukada erritmiko batek emango dio bukaera egunean, karpa ireki baino lehen. Gero, jaiak gauean jarraituko du.
Gainera, Gazte Egunarekin batera hasiko da “Joan eta etorri” programa, 16 urtetik gorako gazteei zuzenduta, alkohol eta drogen kontsumoak eragindako istripuak saihesteko. Autobusak goizeko 10etan irtengo dira Arangurenetik, eta itzulerakoak gaueko 03:00, 04:30 eta 06:30etan izango dira.
Ez galdu aukera parte hartzeko eta egitarauaren berri guztia Gaztearanen Instagramen daukazue!
