Emantzipazioa 30 urterekin? Nafarroako Unibertsitateko tesi batek argitu du zergatia
2025-1-22
Zergatik kostatzen zaigu “heldu bihurtzea”? Xabier Tirapu soziologo nafarrak Nafarroako gazteen prekaritatea aztertu du bere doktoretza-tesian, UPNAko Soziologia eta Gizarte Laneko Departamentuan. Ondorioa argia da: lan ezegonkorrak, emantzipaziorako zailtasunek eta aukerarik ezk ez dutegaztaroa luzatzen, baizik eta heldutasuna ukatzen.
Tirapuk dio gazteria ez dela multzo homogeneo bat, eta ezin dela soilik adinaren arabera definitu. Testuinguru sozial eta ekonomikoak dira benetan baldintzatzen dutenak. Bere ikerketan, datu estatistikoak eta eztabaida-taldeak konbinatuta, elementu kezkagarri bat azaleratu du: gazte askok euren egoera prekarioa porrot pertsonal gisa bizi dute, nahiz eta errealitate hori belaunaldi oso bati eragiten dion arazo soziala izan. 😓📉
Gainera, Tirapuk adierazi du emantzipazioaren benetako adina ez dela inkestek dioten 22,7 urtekoa, baizik eta ia 30 urtera iristen dela. Horregatik, proposatzen du gazteen errealitatea hobeto jasoko duten tresna estatistikoak garatzea Nafarroan.
Soluzioa? Begirada kolektiboa, politikak gazteen benetako beharretara egokitzea eta erruaren zama ez banakoei leporatzea.
