‘Hegoaldea kontatu nahi dizut’ kanpaina Nafarroan
Nafarroako Gazteriaren Institutuak ‘Hegoaldea kontatuko dizut’ programa jarri du abian, Nafarroako gazte kooperanteen jarduerak ezagutzera emateko ekimen interesgarria.
Programa honen bidez, hitzaldi-topaketak antolatzen ditu, lankide horien esperientzia azaltzeko. Horrela, lan egin duten herrialdeetako bizimodua eta arazoak ezagutu ditzakezu.
Zure gazte elkarte, ikasketa zentro edo gazteriaren etxeak hitzaldi horietako bat hartu nahi badu, eskaera Internet bidez egin besterik ez du.
