Gipuzkoan Gazte Tour 2025
Gipuzkoan Gazte Tour inoiz baino indartsuago itzuliko da 2025eko edizioan. Foru Aldundiak hainbat udalerri eta tokiko eragilerekin batera bultzatutako kultur ekimena dugu ziklo hau Musikari eta arte eszenikoei lotutako proposamenak biltzen ditu, nerabe eta gazteei kultura hurbiltzeko eta hitzordu bakoitzeko protagonista sentiarazteko.
Aurten ere, udaberriko programazioa abian jarri dute, hainbat erakunde eta udalerrirekin elkarlanean. Aurten, tailer pedagogikoak indartuko dituzte, eta Dua Lipa, Will Smith, Karol G edo Shakira bezalako artistekin lan egin duten profesionalek gidatutako dantza-masterclassak gure udalerrietara itzuliko dira. 2025ean egun bakoitza festa batekin itxiko dute mundu guztia dantzan jarriko duten DJen eskutik.
Azken urteotan, Gipuzkoan Gazte Tourrek Lola Indigo, Merina Gris, Delaossa, Lia Kali, Hofe x 4.40, Kai Nakai edo Nikone bezalako artista ezagunen emanaldiak izan ditu.
Gipuzkoan Tour zikloa 2018an sortu zen, eta 16 eta 25 urte bitarteko gazteentzat diseinatua dago. Hasieratik, erreferentzia bihurtu da Gipuzkoako gazteentzat, sare sozialen, inkesta aktiboen eta haien gustu eta interesei zuzenean erantzuten dien programazioaren bidez konektatzeko duen gaitasunari esker.
