Udaberriko ikastaroak Donostiako Kontadores zentroan
Martxoaren 11tik aurrera egingo dira Donostiako Kontadores zentroan gazteei zuzendutako udaberriko ikastaroak. 85 plaza eskainiko dituzte guztira eta izena emateko epea otsailaren 21etik dago zabalik.
Honako hauek dira laborategiak:
–Dancehall: Asteartetan, 18:30-20:00 (martxoaren 11tik ekainaren 17ra) dinamizatzailea: Andrea Vitoria.
–Zeramika mobida: zeramikazko artefaktuen ikerketa laborategia Ostiraletan, 17:30-20:00 (martxoaren 14tik ekainaren 6ra) dinamizatzailea: Jone Zubizarreta.
–Ziklikoak gara: Hilekoaren zikloa ezagutzen: Martxoaren 19, asteazkena 18:00-20:00 dinamizatzailea: Loregorri: Maddalen Aristegi Sanchez.
–LABO: Argazkilaritza esperimentala: Asteazkenetan, 18:00-20:00 (apirilaren 2tik ekainaren 4ra) dinamizatzailea: Nagore Legarreta.
–Zinema esperimentala: Apirilaren 11, ostirala 17:00-21:00 dinamizatzailea: Sergio Haro.
–Argazkilaritza analogikoan hastapenak: Ostegunetan, 17:30-20:00 (maiatzaren 8tik ekainaren 5era) dinamizatzailea: Flash kolektiboa: Paula Andion + Eneko Miguelez.
–Sorgin bilkura: Ostiraletan, 17:30-19:30 (maiatzaren 16tik ekainaren 20ra) dinamizatzailea: Jone Taberna.
–Bidaia bat antolatu: Maiatzaren 8, osteguna 17:30-20:30 dinamizatzailea: Julen Arrieta.
–Lan mundura sarrera: Ekainaren 10a eta 17a, astearteak 18:00-19:30 dinamizatzailea: BATZEN .
