Minijokoak sortzen ikasteko tailerra Gasteizen

Minijokoak sortzen ikasteko tailer espezializatua egingo dute urriaren 25ean Gasteizen, Udaleko Gazteriak Zerbitzuak eta Games Academy-k antolatuta.

Roblox Studio tresna boteretsua erabiliz, Minecraften TNT Run ezaguna birsortzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Ingurune birtualen eraikuntza aztertuko dute, joko-mekanika zirraragarriak ezarriko dituzte eta sortutako jokoari ukitu apartekoak gehituko dizkiote.

Inskripzioa on-line egin dezakezu.

Erlazionatutako sarrerak