AMATERRA – FOLKLORE+ABANGOARDIA FUSIOA

AMATERRA, zure zentzuen bitarteko bidai oniriko bat da. “Eter” izenburua du Amaterra taldearen lehen lanak. Pentsamendu eta kezka ezberdin asko azaleratu, garatu eta transmititzeko xedearekin hazitako abestiez elikatua. Gure izatearekin eta ingurune naturalarekin lotura-ariketan dagoena; hots, Pachamamaren deia, idea eta taupada berreskuratutzeko helburuaz sortua. Gipuzkoako Tolosa herrian errotuta, bertako artista ezberdinek, esperientzia artistiko bakar eta magiko bat eskaintzen dute, ikuspuntu berri eta zintzo batetik abiatuta. Iñaki Letamendiak (perkusioa), Laida Domínguezek (ahotsa), Maitane Ezpeletak (gitarra klasikoa), Miren Valverdek (ahotsa) eta Xabier Valverdek (gitarrak) ikusmira poetiko bat erabiliz idatzitako konposizioak eskeintzen dizkizue lan honekin. Soinuaren transmisioan beti izan duen esentzia eta oreka aurkituz eta hurbiltasunan bilakatuz. Folklore tradizionalenaren eta abangoardia bizienaren arteko fusio sinbiotikoa. Musika “Eter” bilakatu da.

Facebook: amaterramusic
Instagram: amaterramusic
Spotify: Amaterra
Youtube: www.youtube.com/@amaterra9803

BIDEOAK:
> Izan ala ez izan
> Lurra Ez Da jabego bat

Erlazionatutako sarrerak