Lehiaketak Musika 

Getxo Jazz talde gazteen lehiaketa

Getxo Jazz Nazioarteko Jaialdiak zabalik du 2023. urteko gazteen lehiaketan izena emateko epea Europako jazz-lehiaketa entzutetsuenetako bat da. Izena emateko epea 2023ko otsailaren 4an bukatuko da. Parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu antolatzaileen web orrian. Irakurri gehiago
Hemeroteka Lehiaketak Musika 

Nazioarteko Piano Lehiaketa

Adi, kontserbatorioan ari zareten edo zuen ikasketak amaitu dituzuen piano-jole gazteak. Zuen karreran jauzia egin nahi baduzue, lehiaketa honetara aurkez zaitezkete. ‘Jaén Saria’ piano-lehiaketa genero horretako ospetsuenetako bat da. Urtero egiten da eta 60.000 euroko sariak banatzen ditu.Parte hartzeko, antolatzaileek hautatutako errepertorio bateko piezak interpretatu behar dituzue. Irakurri gehiago
Hemeroteka Lehiaketak Musika 

Gazte Talent 2022 lehiaketaren finala abenduaren 4tik 6ra egingo da

Badakigu noiz izango da Arabako Gazte Talent Laboral Kutxa 2022 lehiaketaren finala. Abenduaren 4, 5 eta 6an izango da, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Talde eta Bakarlari Gazteen Lehiaketa urtero egiten da eta sari potoloak banatzen ditu: Gazte Talent saria (1000€) Laboral Kutxa Gazte Talent saria (1000€) Euskarazko talde edo bakarlari onenaren akzesita (500€) Emakumezkoen partaidetza duen talde edo bakarlari onenaren… Irakurri gehiago
Aisialdia Arte Hemeroteka Musika 

Ikasle goiza berreskuratuko du Durangoko Azokak

Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, ikasleei eskainitako goiza berreskuratuko du aurten Durangoko Azokak. Abenduaren 7an izango da eta hainbat jarduera antolatu ditu eurentzat: komikiak sortzeko tailerrak, literakzioa, antzerki sorkuntza eta collage tailerra. Horrez gain, hirugarren urtez “PortaDA!” erronka antolatu dute Lehen Hezkuntza eta DBH eta Batxilergoko ikasleentzat Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Gitarra Ikastaroa Musika 

Gitarrak grabatzeko ikastaroa

Gitarrak etxean grabatu nahi dituzue eta ez dakizu nola egiten den? Horretarako ikastaro berezia antolatu dute Donostia Kulturakoek. Gorka Urra gitarristak emango du ikastaroa. HOME Studio estandar batetik abiatuta, gitarra akustikoen eta elektrikoen grabazioan kontuan hartu beharreko beharrezko ezagutzak eta faktoreak irakatsiko ditu. Ehuneko 10eko deskontua izan dezakezu matrikulan Donostia Kulturako txartela eskuratzen baduzu. Non: Egia Kultur Etxea Noiz: azaroak… Irakurri gehiago
Ikastaroa Kategorizatu gabe Musika Musika Eletronikoa 

Musika esperimental eta soinu-arte tailerra (Azkuna Zentroa)

Soinu-esperimentazio musikalaren mugimendu eta ordezkaririk garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ematen du Bilboko Azkuna Zentroak, eta soinuarekin eta haren pertzepzioarekin plastikoki esperimentatzeko.M Horretarako, tailer hau antolatu dute, musika esperimentalaren eta soinu-artearen Hotsetan programaren baitan. Oraingoan, Jonathan García Lana ‘Tunipanea’, Iker Ruiz de Apodaka ‘Judy’ eta Oier Iruretagoiena izango dituzte gonbidatu. Soinua denbora errealean grabatzeko eta editatzeko tresnei buruz jardungo dute, besteak beste.… Irakurri gehiago
Musika 

Izaro, pop izarra

Izugarri gustatu zaigu beti Izaro. Artista, abeslari eta musikari gaztea. Folklorea eta pop dotorea uztartzen dituen sortzaile aparta. Euskara eta gaztelania erabiltzen ditu kantuak idazteko orduan. Sentiberatasunez beteriko testu eder eta iradokitzaileak idazten ditu. Doinuak, berriz, estilo anitzen artean mugitzen dira, betiere pop-a abiapuntu hartuta. ‘Om’ (2017), ‘Hankapuntetan’ (2017), ‘Eason’ (2019) eta ‘Limones en invierno’ (2020) dira Izaroren lehen lan… Irakurri gehiago
1 11 12 13 14