Dantza Kategorizatu gabe Kirola Kultura Urbanoa Musika 

BreakOnStage 2025

BreakOnStage kale kultura jaialdiaren 2025eko edizioa maiatzaren 17an egingo da Barakaldon. Egun horretan, dantzarekin ez ezik, musikarekin eta kirolarekin lotutako makina bat ikuskizun programatuko dute Barakaldo Antzokian. Aurretik, urban dance sailkapen jaialdiak izango dira. Hona egutegia: Akadantz: Arriola Antzokia (Martxoak 8). Urban absolutua + All Style Junior + All Style Junior haurrak + Dantza Modernoa + Bikoteak Fundantz: Aretxabaletako Kiroldegia… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Musika 

Bengok ‘Belharra’ disko berria aurkeztuko du zuzenean

Aitor Bengoetxea musikari oiartzuarra dago Bengo izenaren atzean. 2024an disko berria plazaratu du, ‘Belharra’ izenburukoa. Eta zuzenean aurkeztuko du hainbat lekutan. Musika motari dagokionez, hiri-generoa jorratzen du Bengok. Abesteaz gain, Break dantzaria ere bada. 2021ean argitaratu zuen ‘4 Taupada’ bere EPa, eta 2022. urtean, hainbat abesti igo zituen plataforma digitaletara. 2023. urtearen hasieran argitaratu zuen ‘Bizirik’ lehendabiziko diskoa (Gaztea Saria artista hasiberri onenari), zortzi abestiz… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Musika 

LA HELENek “Qué bonito es vivir” single berria kaleratu du

La Helen Artista gazteak single berria kaleratu du eta Veronika Moral aktorea protagonista duen bideoklip bat ere aurkeztuko du. LA HELENek single berri bat aurkeztu du, baikorra eta itxaropentsua. Aurreko abestien ildoari jarraituz, baina ukitu flamenkoago arin batekin, aurrera jarraitu eta pertsona berezi hori gabe bete-betean bizitzeko zailtasunak adierazten ditu abesti berri honek. Zein polita den bizitzea bizitzen ari zarenean,… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Musika 

‘Grabitatea’, STR taldearen kantu berria

‘GRABITATEA’ STR euska taldearen single berria da, melodia hipnotikoak eta desioa bere erarik gordinenean esploratzen duten oroitarazleen fusio ezin hobea. Abestiak, elkar erakartzen duten bi persona hurbil daudenean, antzematen duten grabitate indar ezaren sentsazioa harrapatzen du, giro intimo eta su liluragarria sortuz. Bere ekoizpen landuak eta erritmoak gaur egungo pop alternatiboaren irudikapen argia egiten dute kantu hau. GRABITATEA taldearen azken… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Kategorizatu gabe 

‘Erre’, Albina Stardust-en single berria

Albina Stardust abeslaria ‘Erre’ single berriarekin bueltan da, Alejandro Pardok eta Asier Mendinuetak grabatutako bideoklip indartsu batez lagunduta. “Erre” bi munduetako onena nahasten duen abestia da: folklorea eta elektronika, tradizioa eta trabestismoa. Abestiak salatzen du tradizioaren erabilera pertsona disidenteok jasaten ditugun erasoak justifikatzeko eta aldarrikatzen du nekatuta gaudela eta ez garela gehiago isilduko. Gainera, ‘Erre’ euskaraz idatzita eta interpretatuta dago… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Kategorizatu gabe 

‘Yo solo quería escribir una canción de amor’, Zahararen single-a

Que se muera Madrid, que arda en el infierno, dio Zahara taldearen hurrengo diskoaren aurrerapena den ‘Yo solo quería escribir una canción de amor‘ kantuaren estribilloak. Disko berriaren izena “Lento Ternura” da, eta 2025eko lehen hiruhilekoan egongo da eskuragarri. Espainiar hiriburuaren aurkako gezi horrek hala ulertzera eraman lezakeen arren, hau ez da gorrotozko abesti bat, kontrakoa baizik. Zaharak maitasun abesti bat baino… Irakurri gehiago
Dantza Musika 

Gipuzkoan Gazte Tour, Eibarren

Gipuzkoan Gazte Tour zikloa Eibarrera iritsiko da Urriaren 26an. Noan, Udaz eta Ayvee musikariek, eta Leire Dallas dantzari eta koreografoak parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako zikloaren jardunaldi honetan. Emanaldiak 11.30etan hasiko dira, Leire Dallas dantzari eta koreografoak emango duen master-class-arekin. Errenterian jaiotako artista Madrilen bizi da gaur egun. Natalia Lacunza eta Bad Gyal-ekin lan egin du besteak beste,… Irakurri gehiago
Antzerkia Dantza Literatura Musika 

Euskarazko kultura garaikidea, Iruñaldia festibalean

Erreferentziazko euskal sortzaileak eta talentu berriak bilduko dituen Iruñaldia festibalaren lehen edizioa egingo da azaroaren 18tik 23ra, Loraldiak eta Iruñeko Udalak antolatuta. Euskaraz sortzen diren kultur garaikidearen proposamen berrienak eta ausartenak aurkeztuko ditu, orain arte Loraldiak bultzatutako ekimen guztietan bezalaxe. Iruñaldia jaialdiak euskaraz sortutako kultura garaikidea Iruñeko ikusleei hurbiltzea du helburu. Festibal honek Loraldia eragileak azken hamarkadan burutu dituen hainbat… Irakurri gehiago
Lehiaketak Musika 

Gazte Talent 2024

Arabako musikari eta talde gazteei zuzendutako Gazte Talent lehiaketaren beste edizio bat martxan jarri dute Jimmy Jazz Elkarteak eta Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak. Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edota lan egiten duten 14-35 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Taldekideen % 25a 35-40 urte bitartean izatea onartuko da. Parte hartu nahi dutenek, 30 minutuko emanaldia prestatu beharko… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Musika 

Bengo-k single berria aurkeztu du

Aitor Bengoetxea BENGO musikari oiartzuarrak ‘Ez da betiko‘ single berria aurkeztu du plataforma digital guztietan, ,bere lan berria izango denaren bigarren abestia. Aurreko guztiarekin hausten du abesti berriak eta, ‘Beste Behin’ singlearekin batera, etapa helduago eta pertsonalago baten hasiera da. Julen Aduriz produktore gaztearekin batera eta Yeray Lizarazurekin lankidetzan, egoera zaila bizitzen ari den pertsona baten istorioa kontatzen du Bengok. Denbora luzez jasaten ari den zurrunbilo… Irakurri gehiago
1 2 3 14