Udako Ola: Gazteentzako Sormen Egonaldia
Loraldia festibalak Udako Ola gazteei zuzendutako sormen egonaldiaren hirugarren edizioa antolatu du. Ekainaren 24tik 29ra bitartean eta 18 eta 29 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek hainbat diziplinatan esperimentatzeko aukera izango dute, arloko profesionalen eta erreferenteen eskutik. Edizio honetan, besteak beste, Ane Labaka, Josu Martinez edo Dantzaz dantza taldea.
Udako Olak transmisioalantzea, sormena sustatzea eta espazio sortzaile berri bat proposatzea ditu helburu, parte-hartzaileek bide propioa garatu ahal izan dezaten. Gehienez 15 pertsonak parte hartuko dute ekimenean, modu intentsibo eta inklusiboan lan egin ahal izateko.
Sei egunetan zehar, euskal kulturako erreferenteen klase magistralak jasoko dituzte. Izan ere, sormen-egonaldia praktikan oinarritzen da ikasteko modu gisa, eta praktikan, sormen-laborategi gisa.
Aurtengo edizioan, Ane Labakak, Leire Vargasek, Amets Arangurenek, Josu Martinezek eta Dantzaz dantza taldeak hartuko dute parte. Aldi berean, gazteek sorkuntza propioa landuko dute egonaldian zehar eta azken eguna Lekeitioko herriaren aurrean erakutsiko dute, Edurne Azkaratek zuzenduta.
Sormen-egonaldi hau aste horretan Lekeition Loraldiak antolatuko duen Sormen Astearekin osatzen da. Egun hauetan Loraldiak kultur programazio oso bat onduko du, non Udako Olan parte hartuko duten gazteek doan gozatuko duten eta herritarrei ere irekita egongo den. Sormen Astean gure kulturako erreferenteek herri osora zabalduko diren zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte.
Loraldiak Lekeitioko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura, Euskara eta Kirol Sailaren babesa jaso du ekimen hau aurrera eraman ahal izateko.
Izena emateko: Internet bidez, Loraldiaren web orrian.