Arte Diseinua Lehiaketak 

Meme lehiaketak baditu irabazleak

Azkue Fundazioak antolatutako Meme Lehiaketak baditu irabazleak. Webguneko memerik bozkatuenak ETS taldearen bi abestiren izenburuak hartu ditu oinarritzat. 200 euro eta memearen irudia duen kamiseta jasoko du irabazleak. Sare Sozialetako memerik gogokoenak, berriz, 150 euro eta memearen irudia duen kamiseta irabazi ditu. Memeka lehiaketa gazteek euskara ingurune digitalean erabiltzeko aukera paregabea da, beraientzat entretenigarria eta dibertigarria den edukia sortzen dutelarik.… Irakurri gehiago
Ikastaroa Kategorizatu gabe Teknologia 

Martxan da, Memeka euskarazko meme-lehiaketa

Interneteko kulturan, memea umorezko mezu sinplea da, zabalkuntza handi eta azkarrekoa, eta, gehienetan, jatorrizko irudi, bideo edo testu baten nahasketa satirikoan oinarritzen dena. Memeak komunikazio bitarteko eta elementuak dira gazteentzat, eta bereziki sare sozialen eta mezularitza programen bidez partekatzen dituzte, euren sentimenduak adierazteko, egoera bat azaltzeko edo besterik gabe lagunekin dibertitzeko. Umorea, satira, ironia… lantzen dituzte gazteek bitarteko grafikoen bidez,… Irakurri gehiago