Ikastaroa 

Europar Batasunak ingeleseko eta beste hizkuntza batzuetako doako ikastaroak eskaintzen ditu

EU Academy online ikasteko plataforma bat da, Europar Batasuneko herritarrei bideratutakoa.  Europan hitz egiten diren hainbat hizkuntza ikasteko aukera ematen duena, eta hori guztia online eta doan.  Oraingoz, EU Academyk ingelesezko, frantsesezko, alemanezko edo italierazko ikastaroak eskaintzen ditu. Guztietan B2 mailaraino lor daiteke. Info gehiago: 👉https://academy.europa.eu/ Irakurri gehiago
Ikastaroa Musika 

Musika konposatzen (Ikastaroa)

Inoiz zure abestiak sortu eta grabatzea pentsatu duzu? Horretarako jakin beharreko guztiak ikas ditzakezu Gasteizko Gauekoak programaren baitan antolatutako ikastaro honetan. Bi saioetan banatutako jarduera honetan musikaren sortze prozesua eta abesti original baten grabaketa eta ekoizpena aztertuko dituzte. Lehenengo egunean, parte-hartzaileek abesti bat sortzen ikasiko dute, harmonia, melodia, letra eta erritmoa landuz. Bigarren egunean, sortutako abestiak grabatu eta musika ekoizteko teknikak ikasiko… Irakurri gehiago
Argazkia Argazkilaritza Argazkilaritza Arte Hemeroteka Ikastaroa 

Fine Art argazkilaritza ikastaroa (Gasteiz, Gauekoak)

Fin Art argazkiak sortzen ikasteko tailerra antolatu dute Gasteizen, Gauekoak asialdi alternatiboko programaren barruan. Argazkilaritza-modalitate honen oinarriak ikasiko dituzte parte-hartzaileek: ideia bat nola zirriborratu, nola egin argazkia lortu nahi dugun emaitza kontutan hartuta eta nola editatu fantasia ukitua emateko. Ikastaroan estudioan dauden atrezzo eta jantziak erabili ahal izango dira argazkiei errealismoa emateko. Horretaz gain, argazkiak ateratzeko. Gainera, etxean material profesionalik… Irakurri gehiago
Aisialdia Hemeroteka Ikastaroa Kirola Skate Skate 

Skate ikastaroa (Bilbao Gazte)

17 urte arteko gazteei zuzendutak skate ikastaroa antolatu dute Bilbon, Bilbao Gazte programaren barruan. Skate parke batera joango dira parte-hartzaileak eta truko basikoak eta bestelakoak ikasiko dituzte profesionalen eskutik. Noiz: Urriak 28 Ordutegia: 17.00-19.00 Non: Gure txoko skate park Geratzeko lekua: Ribera de deusto 70D bajo (antigua fábrica de galletas Artiach). Zorrozaurre, 48014 Bilbao Vizcaya 17:00 – 19:00. Skate parke… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Gitarra Ikastaroa Musika 

Gitarrak grabatzeko ikastaroa

Gitarrak etxean grabatu nahi dituzue eta ez dakizu nola egiten den? Horretarako ikastaro berezia antolatu dute Donostia Kulturakoek. Gorka Urra gitarristak emango du ikastaroa. HOME Studio estandar batetik abiatuta, gitarra akustikoen eta elektrikoen grabazioan kontuan hartu beharreko beharrezko ezagutzak eta faktoreak irakatsiko ditu. Ehuneko 10eko deskontua izan dezakezu matrikulan Donostia Kulturako txartela eskuratzen baduzu. Non: Egia Kultur Etxea Noiz: azaroak… Irakurri gehiago
Dantza Dantza Hemeroteka Ikastaroa 

K-pop ikastaroa (Gasteiz)

K-pop Koreako Koreografiei buruzko ikastaroa antolatu dute Gasteizen, Xtraclub programaren baitan. Inskripzioa on-line egin behar duzu, Udalaren web orriaren bidez. Non: Salburua Gizarte Etxea (Gasteiz). Noiz: Urriak 2, 9, 16 eta 23 (Igandeak). Ordutegia: 18.00-20.00. Norentzat: 12-18 urte. Irakurri gehiago
Hemeroteka Komikia 

Komiki tailerra (Gasteiz, Xtraclub)

Gasteizeko Xtraclub programaren baitan aurtengo udazkenerako antolatu dituzten tailerren artean, asko gustatu zaigu honako hau: Komiki ikastaroa. Beti bezala, on-line egin behar duzu inskripzioa. Anima zaitez! Non: Salburua Gizarte Etxea (Gasteiz). Noiz: Azaroak 6,13, 20 eta 27 (igandeak), 18:00-20:00. Irakurri gehiago
Dantza Dantza Hemeroteka Ikastaroa 

Lindy Hop hastapen tailerra (Gauekoak, Gasteiz)

Lindy Hop dantzara hurbiltzeko tailerra eskainiko dute Gasteizen, Gauekoak gazteentzako aisialdi programaren baitan. Inskripzioa on-line egin daiteke Udalaren web orriaren bidez. Parte-hartzaileek estilo horren erritmoak, komunikazioa, koordinazioa, mugimendua eta oinarrizko irudiak ikasiko dituzte. Amaitzeko, ordu beteko dantza soziala egingo dute jam formatuko zuzeneko musikarekin, Non: Landatxo gizarte-etxean. Noiz: Irailak 30. Ordutegia: 17:30 etatik 20:30 etara eta 20:30etatik 22:00etara. Irakurri gehiago
Ikastaroa Kategorizatu gabe Musika Musika Eletronikoa 

Musika esperimental eta soinu-arte tailerra (Azkuna Zentroa)

Soinu-esperimentazio musikalaren mugimendu eta ordezkaririk garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ematen du Bilboko Azkuna Zentroak, eta soinuarekin eta haren pertzepzioarekin plastikoki esperimentatzeko.M Horretarako, tailer hau antolatu dute, musika esperimentalaren eta soinu-artearen Hotsetan programaren baitan. Oraingoan, Jonathan García Lana ‘Tunipanea’, Iker Ruiz de Apodaka ‘Judy’ eta Oier Iruretagoiena izango dituzte gonbidatu. Soinua denbora errealean grabatzeko eta editatzeko tresnei buruz jardungo dute, besteak beste.… Irakurri gehiago
1 2 3