Benito Ansola ikus-entzunezko lehiaketa
18 eta 36 urte bitarteko gaztea bazara eta zure ikus-entzunezko proiektua gauzatu nahi baduzu, hau da zure aukera.
BENITO ANSOLA sariaren VII Edizioko deialdia zabalik egongo da 2022ko urriaren 23tik 2023ko urtarrilaren 15a bitartean. Eskarmentu handiko bi epaimahaikidek lan guztiak baloratu, finalistekin pitching saio bat egin eta otsailaren 10ean iragarriko dute lan irabazlea. Sariak, 3000 euroko ordainsaria du lan irabazlearen ikus-entzunezko proiektua martxan jartzeko.