Udako Ola: sormen-egonaldiak Lekeition
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako somen-egonaldia antolatu du Loraldia jaialdiak Lekeition. Udako Olaren edizioa izango da eta bertan kultura garaikidean murgiltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, sona handiko profesionalen eskutik.
Egonaldia uztailaren 10etik 15era izango da. Parte hartzeko ez da aurretiko esperientziarik behar, ikasteko eta deskubritzeko grina baizik. Hitza, gorputza, irudia, soinua, arte eszenikoak eta transmisioa landuko dituzte, ikuspegi panoramikotik heldu nahi baitiote kultur sorkuntzari.
Tailer teoriko praktikoez gain, sormen astea ere antolatu dute Lekeitioko hainbat espaziotan. Kukai, Ruper Ordorika, Mixel Etxekopar, Oskar Alegriaren ‘Emak Bakia!’ filma eta Iholdi eta Ibabe Beristain izango dira eszenatokian edo pantailan.
Izen-ematea Sarearen bidez egin daiteke.
Noiz: Uztailaren 10etik 15era.
Nori zuzendua: 18-25 urte bitartekoak.
Prezioa: 350€ (Sei gauetako ostatua gosaria eta bazkaria, arratsaldeko emanaldiak. Afariak ez daude barne).