Txakurdrilo
Rap-a, eletronika, trap-a edota regetoia. Estilo ugari sartzen dira Txakurdrilo talde iruñarraren koktel-ontzian. Solo Txakur eta Drrn musikariek osatzen dute eta 2023an taldearen izen bera daraman autoekoiztutako lana aurkeztu dute.
Zazpi kantu entzun daitezke albumean, guztiak euskaraz Carlos Puebla kantautore kubatarraren bertsio bat izan ezik.
2023 urtean Iruñean sortzen da Txakurdrilo. Bi lagunek osatzen dute banda: Solomo Txakur eta Drrn. Erritmo ezberdinak jorratzen dituzte euren kantuetan, eta besteak beste, errapa, elektronika, trapa edo erregetoia bezalako doinuak batu dituzte disko honetan. Kantu guztiak euskeraz dira, Carlos Puebla kantautore kubatarraren bertsio bat izan ezik. Taldearen debuteko lanak 2023 honetako apirilean ikusi zuen argia, eta bertan zazpi kantu barneratu dituzte 20 minutuko iraupean. Lana auto-ekoiztua da.