Street Scape (Gauekoak)

Antzara-jokoak ezkutuko sinbologia du zer begiratu dakitenentzat. Tenplarioek XII.mendean sortu zuten kriptografia-mapa gisa, eta taulako laukitxoak Donejakue bideko puntu garrantzitsuekin bat datoz.Gutxi ezagutzen den elezahar batek erromes misteriotsu bati buruz hitz egiten du.

Berak, Baionako Bidearen taula zifratua osatu zuen, Euskal Herritik zati batean igarotzen den Bidearen ibilbide alternatiboa. Baina ez da inoiz haren existentziaren frogarik aurkitu.Baina… duela gutxi, taula horren zati bat aurkitu da, laukietan Gasteizko tokiekin lotutako enigmak ezkutatzen dituena.

Horren aurkitzaileak ikerlariak bilatzen ditu, erromesaren sekretua argitzen lagunduko diotenak. 

2023/3/24

17.30-19.00

Alde Zaharra. Hasiera, BIBATen.

Erlazionatutako sarrerak