Selfi, euskal nerabeek sortutako antzezlana
Bere belaunaldia deskribatzen duen antzezlana sortu dute 25 nerabe bizkaitarrek. ‘SELFI. Gaztea izatea ikuskizunaren gizartean’du izenburu ikuskizunak eta emanaldi bakarra dago aurreikusita, maiatzaren 25ean Bilboko Sala Bbk aretoan.
Proiektuak hainbat galdera plazaratzen ditu: Zer da gaur egun nerabea izatea, espektakuluaren gizartean? Zer dakite helduek gazteei buruz? Zer gertatzen da insititutura iristen direnean? Nola ikusten dute bere burua nerabeek beraiek?
Juan Ayala eta Miguel Oyarzun sortzaile madrildarrak dira ekimenaren bultzatzaileak. Haiekin batera, 11 eta 16 urte bitarteko Barakaldioko eta Bilboko 25 nerabek jardun dute lanean antzezlana sortzeko. Reina Sofía Museoak eman zion lehen bultzada proiektuaren eta geroztik Madrilen bertan, Oporton eta Bartzelonan gauzatu dute. Antzezlanak egitura dramatiko finkoa badu ere, testuen eta materialen %60 tokiko gazteek sortutakoak dira.
Izenburua: ‘SELFI. Gaztea izatea ikuskizunaren gizartean’.
Non: Sala Bbk (Bilbo)
Noiz: Maiatzak 25
Ordua: 19.00