Rafting eta ur gymkhana (Gauekoak)
Rafting eta ur gymkhama saio interesgarria antolatu dute, Gauekoak Gasteizko gazteentzako aisialdi programaren barruan. Ontzi batean Irati ibaia zeharkatuko dute parte-hartzaileek, Irunberriko arroilatik igarota.
Taldeka, ontzian gidatuko dituzte, inguruneko ingurumen-balioak partekatuz eta transmitituz, eta ibaia barrutik, ibilgutik bertatik, ezagutzeko aukera izango da. Gune hau ikuspegi pribilegiatu batetik ezagutzeko aukera!