Jaurtiketa enplegua helburu!
ANEZKA enplegu-programek langabeen enplegagarritasuna hobetzen dute, parte-hartzailearen helburu profesionalarekin bat datorren lanpostu bat aurkitzeko aukerak handitzeko laneratze-prozesuan lagunduz.
ANEZKA programetan, pertsona-talde heterogeneoak sortzen dira; parte-hartzaileek zeharkako gaitasunak eta gaitasun digitalak hobetzeko espezialisten laguntza eta aholkularitza izaten dituzte. Horrez gain, lan-merkatuan sartzeko bideak aztertu eta enplegua aktiboki bilatzen dute.
Norentzat dira Anezka programak?
Langabetuei edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda daudenei zuzenduta daude, betiere pertsona horien lanak programatutako saioetara joatea eragozten ez badie eta enplegua bilatzeko estrategiari bultzada eman nahi badiote.
Zer baldintza bete behar ditut parte hartzeko?
- Bizkaian bizitzea
- Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan izena emanda egotea (betiere programan era aktiboan parte hartzea eragozten ez badu).
- Anezka linearen beste programa batean parte hartu ez izana.
- Ordenagailua eta Interneterako sarbidea izatea eta programa gauzatu ahal izateko oinarrizko ezagutza informatikoak edukitzea.
Nola funtzionatzen du Anezkak?
- Taldea gehienez 20 parte-hartzailek osatzen dute, eta osatzen duten personentzat lana aurkitzeko lanean aritzen da.
- Enplegu-teknikari batek dinamizatzen ditu lan-saioak eta etengabeko laguntza ematen du.
- Programan sartzea borondatezkoa eta kontraprestaziorik gabekoa da, eta konpromisu handia eskatzen du programatutako saioetan parte hartzeari eta horietara joateari dagokienez.
Zer jarduera daude programaren barruan?
- Beste batzuen artean, honako gai hauek lantzen diren talde saioak:
- Nork bere burua ezagutzea, marka pertsonala eta helburu profesionala
- Lan-merkatuaren funtzionamendua. Sektoreko enpresak identifikatzea.
- Enplegua bilatzeko eta aukerak hautemateko baliabideak.
- Curriculuma, lan.elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra.
- Banakako saioak
- Enplegua bilatzearekin lotutako arloetako adituek emandako tailerrak
- Foro, topaketa eta ekitaldiak antolatzea eta parte hartzea.
- Ekintzailetza-tailerrak eta ibilbide praktikoa negozio-ideia duten pertsonentzat.
IRAUPENA | 15 aste: 3 talde-saioak astean |
Lan saioak presentzialak eta online izango dira, saio presentzialak 4 ordukoak eta online-saioak ordu bi t´erdikoak izanik.Horrez gain, ezohiko jarduerak antolatzen dira, hala nola foroetan edo ekitaldietan parte hartzea, saioetarako programatu gabeko egunetan. |
Hurrengo anezkak: 2022ko irailean
Inskripzioa egiteko modua: