Ithaka + Bamms (Katapulta Tour)
Bamms eta Ithaka taldeek kontzertu interesgarria eskainiko dute Azpeitian, Gipuzkoako talentu gazteak bultzatzea xede duen Katapulta Tour zirkuituaren baitan.
Ithaka taldea 2021ean sortu zen, Orioko eta Zarauzko lau gazteren ekimenez. Hauek dira taldeko kideak: Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua), Eneko Eizagirre (Baxua), Arantza Igartua (Gitarra eta ahotsak) eta Josune Freire (Bateria, saxofoia eta ahotsak).
2022an Euskadi Irratiak antolatutako Gaztea Maketa Lehiaketako finalera iritsi zen Ithaka, ‘Amestu dezagun’, ‘Piztiak’ eta ‘Ekaitza’ abestiekin.
Bamms, berriz, 2017an sortutako punk-rock taldea da. Beñatek (Hernani), Aitorrek (Hernani) eta Mikelek (Lasarte) osatutako taldeak ‘Last Chance’ lehen diskoa diskoa argitaratu zuten 2021ean, Artza Records zigiluarekin.
Noiz: Maiatzak 12.
Ordutegia: 20.00
Non: Azpeitia (San Agustin Kulturgunea).