Gipuzkoan Gazte Tour, Eibarren
Gipuzkoan Gazte Tour zikloa Eibarrera iritsiko da Urriaren 26an. Noan, Udaz eta Ayvee musikariek, eta Leire Dallas dantzari eta koreografoak parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako zikloaren jardunaldi honetan.
Emanaldiak 11.30etan hasiko dira, Leire Dallas dantzari eta koreografoak emango duen master-class-arekin. Errenterian jaiotako artista Madrilen bizi da gaur egun. Natalia Lacunza eta Bad Gyal-ekin lan egin du besteak beste, eta Operación Triunfo telebista saioko dantza-taldeko partaide ere izan zen.
Ayvee-k (Andrea Vitoria), berriz, ‘Medusa’ izeneko albuma aurkeztuko du, pandemiaren ondoan berak bizi izandako esperientzia traumatikoa abiapuntu duena.
Jarraian, Udaz-en txanda izango da. 2024ko urtarrilean ‘Don’t let me go’ izenburuko lehen kantua aurkeztu zuen, Gazteka Maketa Lehiaketara 14 urterekin aurkeztu zuena.
Azkenik, Noan arituko da. Zarautzen jaio eta Asturiasen bizi den musikaria Estatuko pop-musikaren olatu berriaren promesa handienetako bat da, besteak beste “Me mata” edo “Superpoder” izeneko lanek erakusten dutenez.
Gipuzkoan Gazte Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da. Lurraldeko artistak gazteak sustatu eta kultura udalerri guztietara eramatea du helburu.