Gasteizko Inaunerietarako kartel lehiaketa
2023ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako deia egin du Gasteizko Udalak.
Lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak, eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak izan behar dute. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez. Kartelak 2022ko abenduaren 9tik 2023ko urtarrilaren 9ra bitartean aurkeztu beharko dira, Landatxo Gizarte Etxean.
Sariak
Lehiaketa irabazten duen kartelak 1.500 euroko saria jasoko du, eta kartel finalista bakoitzak 250 euro. Urtarrilaren amaieran, Udalaren web-orrian emango da aditzera zein kartel egokitu den irabazle eta zein izan diren finalistak.