Osasun mentala hobetzeko tailerrak
Batzutan ez zaude ondo eta ez dakizu zer gertatzen zaizun. Edo antsietatea duzu eta ez dakizu nola eraman. Edo bestela triste zaude eta ez dakizu zergatik. Emozio horiek eta orokorrean zure osasun mentala kudeatzen ikasteko tailerrak antolatu dituzte Gasteizko Udaleko Gazteria Sailekoek. Tailerrak urriaren 15ean hasi eta abenduaren 17an bukatuko dira. Doakoak dira eta Interneten aurki dezakezu izena emateko informazioa.
Irakurri gehiago