2024ko Musika Nobedadea Musika 

Bengo-k single berria aurkeztu du

Aitor Bengoetxea BENGO musikari oiartzuarrak ‘Ez da betiko‘ single berria aurkeztu du plataforma digital guztietan, ,bere lan berria izango denaren bigarren abestia. Aurreko guztiarekin hausten du abesti berriak eta, ‘Beste Behin’ singlearekin batera, etapa helduago eta pertsonalago baten hasiera da. Julen Aduriz produktore gaztearekin batera eta Yeray Lizarazurekin lankidetzan, egoera zaila bizitzen ari den pertsona baten istorioa kontatzen du Bengok. Denbora luzez jasaten ari den zurrunbilo… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Kategorizatu gabe Musika 

Akelaia (Plataforma Tour)

Akelaia du izena Oihana Rodríguez Zumaiako artista gaztearen proiektuak. Teklatu-jotzailea eta eskarmentu handiko musikaria da, hainbat proiektutan parte hartu baitu orain arte. Donostiako Kontserbatorioan piano klasikoa ikasi eta gero konposizio ikasketak egin zituen Musikenen. Bakarkako lehen proiektua aurkezte ari da, ‘Ondoloin’ izenburuko albuma. Diska honetan pop-musikatik metal-musikaraino doazen estiloak aurkitu daitezke, besteak beste, soinu indartsu eta elektroniko bereizgarriarekin bat eginda.… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Musika 

MDA-k ‘Choka’ single berria aurkeztu du

MDAk ez du atsedenik hartzen, eta berriz itzuli da ‘CHOKA’ izeneko singlearekin. Single berriak Erromantiko Salvaje sagaren edizio berri bat aurreratzen du. Oraingo honetan, Kabasaki ekoizlearekin lankidetzan, bere eragin musikalekin eta belaunaldi osoarenekin jolasten da, reggaeton-eko klasiko bat jerk pieza bihurtzeko. B Plana zure herriko feriako talka-autoetan muntatuko balitz bezala. ‘Choka’ singleak musika egiteko modu eta joera berriak hobekien ulertu… Irakurri gehiago