Akelaia (Plataforma Tour)
Akelaia du izena Oihana Rodríguez Zumaiako artista gaztearen proiektuak. Teklatu-jotzailea eta eskarmentu handiko musikaria da, hainbat proiektutan parte hartu baitu orain arte. Donostiako Kontserbatorioan piano klasikoa ikasi eta gero konposizio ikasketak egin zituen Musikenen.
Bakarkako lehen proiektua aurkezte ari da, ‘Ondoloin’ izenburuko albuma. Diska honetan pop-musikatik metal-musikaraino doazen estiloak aurkitu daitezke, besteak beste, soinu indartsu eta elektroniko bereizgarriarekin bat eginda.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Plataforma Zirkuituan parte hartzen ari da. Lurraldeko artista gazteen lana ezagutaraztea du helburu ekimenak:
Noiz: Uztailak 5.
Ordutegia: 20.30
Non: Astigarraga. Andre Gobadarien Parkea.