14 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete 2022ko auzolandegietan
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak 12 auzolandegi antolatu ditu Euskadin, 295 plazarekin, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Bi auzolandegi adingabeentzat (14-17 urtekoentzat) izango dira, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako plazak egongo dira Euskadiko auzolandegi gehienetan. Aurreinkripzioak apirilaren 1etik 26ra bitartean egin ahal izango dira.
Adingabeentzako auzolandegiak Gorlizen eta Arraia-Maeztun egingo dira. Beste bi auzolandegik –Muxikakoak eta Muruetakoak– nazioartekoak izango dira, hau da, Euskadiko eta beste herrialde batzuetako gazteek hartuko dute parte.
Honako hauek dira auzolandegiak hartuko dituzten udalerriak: Arraia-Maeztu, Laudio, Sopuerta, Gorliz, Lekeitio, Murueta, Bilbo, Muxika, Alonsotegi, Erandio, Lemoa eta Bergara.
Izen-emateari buruzko informazioa, berriz, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren webgunean egin daiteke.