#Youth4Regions, kazetari gazteentzako laguntzak
Kazetari gazteei eta kazetaritza ikasleei zuzendutako #Youth4Regions programaren 2024 edizioan izena emateko epea zabaldu du Europako Batasunak. Ekimenak Bruselan urrian astebeteko egonaldia eskaintzen die kazetarigai gazteei. Bertan formakuntza-saioak eta kazetari esperimentatuen tutoretza jaso, prentsa-aretoan lan egin eta erakundeko bulegoak ezagutzeko aukera izango dute.
Hiru kategoriatan aurkez daitezke hautagaitzak: kazetaritza orokorra, fotokazetaritza eta bideoa. Hautagaiek 18 eta 30 urte bitartean izan behar dute.