Jokoteknia Bideojokoen VII. Jardunaldia

Bideojokoen mundua gustuko baduzu, aukera aparta duzu jolasteko eta ikasteko azaroaren 9an Bilbon egingo da Jokoteknika Bideojokoen VII. Jardunaldian. Azkue Fundazioak (Bizkaiko Foru Aldundiak) eta Game Erauntsia elkarteak elkarlanean antolatzen dute ekimena, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailburuordetzaren babesarekin.

Edizio honetan, lau hitzaldi eta mahai-ingurua izango dira, bertana euskal bideojokogintzaren esparru anitzak aztertzeko dituztela. Gazteek jokatzen dituzten bideojokorik ezagunenak zein horien edukiak aztertuko dituzte. Besteak beste, itzulpengintzaren mundua ere izango da hizpide, bideojokoak euskaratzeko prozesuaz arituko baitira. Gainera, bideojoko baten argitalpen prozesuan marketingak duen garrantzia jorratuko da; amaitzeko, Euskal Herriko bideojokoen estudio nagusienetakoaren sormen prozesuan barneratuko dira parte-hartzaileak, zehazki, artean eta diseinuan sakonduz.

Askotariko gaiak aztertuko dira; ohi bezala, betiere bideojokoa eta euskara izango ardatz hartuta. Hasteko, Unai Arrugaeta irakasleak bideojokoak mugatzeko eta erabiltzeko aholkuak plazaratuko ditu. Bigarrenik, Ibai Oihanguren informatikari eta bideojokozaleak itzulpengintzari nahiz euskaratutako bideojokoei buruz hitz egingo digu. Hirugarrenik, Maite Martinez Atabey Creations estudioko kideak bideojokoen marketingari lotutako diseinuaren gakoak eskainiko dizkigu. Azkenik, Mikel Antero Keplerians taldeko arte zuzendariak Glitchmare bezalako bideojokoen sormen prozesua aurkeztuko digu.

Erlazionatutako sarrerak