Idazketa Tailerra Donostian

Udazken honetan, idazketa tailerra antolatu dute Donostiako Kontadores Gazte Zentroan. Tailerra bi espezialitate izango ditu: komikia eta idazketa sortzailea.

‘Hitza ematen dizut’ idazketa sortzailea eta interpretazioa lantzeko tailerra da: sorkuntza-espazio bat. Bertan, ahotsa eta hitzak esploratuko ditugu, ahozko narrazioaren bidez eta hainbat testu eta poema eszenaratuz.

Komikigintza tailerrean, berriz, marrazketa teknikak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Saioetan zehar, narrazio grafikoaren oinarriak finkatzeko tresnak eskuratu eta hainbat formaturekin esperimentatuko dute, gure estilo propioa aurkitzeko.

Erlazionatutako sarrerak