Gazteentzako lege aholkularitza Gasteizen
Gasteizko Udalak doako eta isilpeko lege aholkularitza eskaintzen die 16 eta 35 urte bitarteko gazteei. Bertan abokatuek orientabideak eta eta laguntza emango dizute.
Zer nolako laguntza eska dezakezu? Adibidez, alokairuaren kontratuarekin izandako arazoak, lan-kontratuaren klausularen bat argitzea, erreklamazioak, bermeak, lan eskubideak…
Non: Santa María Kalea,4. Landatxo gizarte etxea, 1. solairua
Noiz: ostegun eta ostiraletan, 17:00 – 20:00
Aldez aurreko hitzordua: 945 16 13 30