Gazte Talent 2024

Arabako musikari eta talde gazteei zuzendutako Gazte Talent lehiaketaren beste edizio bat martxan jarri dute Jimmy Jazz Elkarteak eta Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak.

Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edota lan egiten duten 14-35 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Taldekideen % 25a 35-40 urte bitartean izatea onartuko da.

Parte hartu nahi dutenek, 30 minutuko emanaldia prestatu beharko dute. Entzunaldiak abenduaren 3.an eta 4.an izango dira. Epaimahai profesional batek aukeratuko ditu irabazleak; 500 eta 1.000 euro bitarteko hiru sari banatuko dituzte.

Inskripzioa on-line egiteko: gaztetalent@gmail.com

Bestela, fisikoki ere egin dezakezu: Jimmy Jazz aretoaren bulegoetan (Aldabe kalea 34, 1. esk. – Ordutegia: 10:00 -14:00) edota Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (Plaza Berria 1 – Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 19:00 (arratsaldez astearte eta ostegunetan soilik)) .

Erlazionatutako sarrerak