Gazte Sorkuntzarako laguntzak, 2024-2025
Sortzaile gazteentzako dirulaguntza deialdia ireki du Injuve-k (Espainiako Gazteriaren Institutuak). Izena emateko azken eguna 2025eko urtarrilaren 17a izango da, epea luzatzea erabaki baitute antolatzaileek.
Gazte Sorkuntzarako Injuve Dirulaguntza 30 urte arteko gazte sortzaileei (35 urte arte ekintzailetza proiektuetarako) zuzendutako diru-laguntza bat da, 2025ean Amadis Aretoko (Injuve-ko erakusketa areto propioa) ikerketa, ekoizpen, mugikortasun, ekintzailetza eta komisariotza proiektuak egiteko, arte eszenikoen, ikusizko arteen, komikiaren eta ilustrazioaren, diseinuaren, literaturaren eta musikaren esparruetan.
Nork eska dezake laguntza? Espainiako nazionalitatea duten pertsona fisikoek, pertsona juridikoek eta pertsona fisiko edo juridikoen taldeek, edo 18 eta 30 edo 35 urte bitartean legezko bizilekua Espainian dutenek.
Hainbat pertsonaren artean partekatutako proiektuetan, guztiek bete behar dute 18 eta 30 edo 35 urte bitarteko adina, dagokionaren arabera, baita laguntza eskatzen duten pertsona juridikoetan zuzendaritza-karguak dituztenek ere.
Laguntzak 3.000 eta 10.000 euro bitartekoak dira.