Erroka, elektrofolk
Erroka taldearen disko interesgarria utzi digu 2023an. Taldearen izena darama lanak, Alemanian eta Euskal Herrian grabatutako hamalau abestiz osatuta dago eta bost urteko sormen eta ikasketa prozesuaren emaitza da.
Iker de las Heras eta Manex Pagola musikariek osatzen dute Erroka taldea, biak Hernanin jaioak. Akordeoia eta biolinaren laguntzaz lurralde ezberdinetako musika jotzen dute elektronikarekin nahastuta. Musikalki ‘elektrofolk’ bezela definitzen dituzte euren doinuak. Bost urteko sormen eta ikasketa prozesuaren emaitza da hamalau abestiko bilduma hau.
Erroka 2010ean sortu zen, eta bere ibilbidean hainbat fase eta aldaketa izan ditu, baina beti mantendu du ezaugarri nagusiak: musika estilo asko nahasten ditu, abesti propioak sortzen ditu, eta euskaraz egiten du.