AppaMaurizia proiektuak irabazi du 2024ko Loraldia Sormen Digitala beka
Loraldia elkarteko arduradunek Sormen Digitala Bekaren hirugarren edizioaren irabazlea izendatu dute.:AppaMaurizia, #Mauriziakezdauinorhil kolektibotik sortutako errealitate birtualeko proiektua.
AppaMaurizia proiektuak teknologia berritzailea eta euskal folklorearen ondare kulturala uztartzen ditu, esperientzia murgiltzaile bat sortuz. Beka honen bidez, 10.000 euroko finantzazioa jasoko du proiektuaren prototipoa garatzeko.
Loraldia Sormen Digitala Beka euskarazko eduki berritzaileak sustatzeko eta euskal ondare kulturalean konprometitutako sortzaile digitalen talentua bultzatzeko sortu zen. Hirugarren edizio honetan, beka plataforma gisa sendotu da sormen digitalaren eremuan, eta kalitate handiko 23 proposamen jaso ditu, errealitate birtualetik podcast formatura artekoak.
#Mauriziakezdauinorhil kolektiboa da proiektu irabazlearen irabazlea. Lorea Argarate Zubia eta Ines Osinaga dira kolektiboaren bultzatzaileak.