Amorebieta-Etxanon etxebizitza alokatzeko laguntzak
Amorebieta-Etxanon gazteei etxebizitza alokatzen laguntzeko programa abian jarri du bertako Udalak. Ekimen honen helburu nagusia da gazteei etxebizitza bat eskuratzen laguntzea, haien independentzia eta ongizatea bultzatu eta bermatzeko. Hala, Udalak 10.000 euroko aurrekontua bideratu du dirulaguntza horretara.
Dirulaguntzaren eskatzaileek 18 eta 35 urte bitartean izan behar dute eta urriaren 31era arte Amorebieta-Etxanon bizitzeko konpromisoa agertu.
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31ra arte egongo da zabalik. Eskabideak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo Administrazio Prozedura Erkidearen Legean adierazitako edozein bide erabiliz.